2020/12/23

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BISITA



Aurten ere, nahiz eta egoera berezi batean murgilduta egon, eskolan Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu! Beste modu batean ospatzera derrigortuta egon gara, baina bi hauen bisitak beti dira bereziak! Milesker Olentzero eta Mari Domingi!


2020/12/05

AZAROAK 25: Libre!

 Aupa familiak,

Pasa den azaroak 25ean, emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna izan zen eta hori ospatzeko asmoz morez jantzita etorri ginen eskolara eta hainbat ekintza egin genituen aste horretan zehar. Haien artean, ipuin ezberdinak  irakurri, abestiak entzun eta abestu genituen eta laburmetraiak ikusi genituen hausnarketa txikiak eginez. 

Hemen behean hainbat laburmetrai eta abesti interesgarri jarri dizkizuegu.  Animatu zaitezte ikustera eta entzutera!

Agur bero bat!



¡Hola familias!

El pasado 25 de noviembre fue el día internacional contra la violencia  de género y por este motivo a lo largo de la semana realizamos diferentes actividades: vinimos vestidos de morado, leímos diferentes lecturas, hemos escuchado y cantado canciones y hemos visto algunos cortometrajes realizando pequeñas reflexiones.  Animaros a ver y escuchar los videos porque son muy interesantes y merecen la pena.

Un saludo

Iradokizunak / sugerencias: