2019/09/19

2019 - 2020 IKASTURTE BERRIA HELDU DA!!!

Uda amaitu egin zaigu eta ikasturte berria heldu da!!! Kurtsoan zehar gurekin egongo diren irakasleak ezagutu, eta urte hauetan eskolan egon direnak agurtu ondoren, Berdetxok  berriro ere bisita egin zigun ongi etorria emateko. Ondoren txoko ezberdinak prestatu zituzten eta jolas eta ekintza ezberdinak egiteko aukera izan genuen!!!