2019/12/19

GAITASUNAK ARDATZ! (ANIZTASUN FUNTZIONALAREN EGUNA)

Denok gara anitzak eta ezberdinak. Munduan kultur aniztasuna dago, hizkuntz aniztasuna, familia aniztasuna eta aniztasun funtzionala ere. Aniztasuna, gizartea aberasten duen faktorea da.
Aniztasun funtzional gehiago edo gutxiago dugun pertsonak gara, gure inguruak ezartzen dizkigun eskakizun, muga edo zailtasunen arabera. Pertsona guztiengan pentsatzen badugu, ikuspegi global eta inklusibo batetik begiratzen ikasten badugu, oso funtzionalak izango gara. 

Aniztasun funtzionalaren eguna abenduaren 3an ospatzen den arren, eskolan egun ezberdinetan lantzea proposatu dugu. Horretarako, dinamika eta ekintza ezberdinak burutu  ditugu, enpatia eta inklusioa lantzeko helburuarekin. 


Hau izan da egun hauetan garatu dugun programa:
Sentsibilizazio dinamikak:
Laguntza zerbitzuak, behatokiko eta elkarbizitza batzordeko ekarpenekin, dinamika batzuk garatu ditu Lehen hezkuntzan. 
Ekintzaren deskribapena: Umeak talde txikitan banatuta daudela, talde bakoitzari ume ezezagun baten deskribapena banatu diogu. Talde bakoitzak ideiak eman ditu ume horri egoera ezberdinetan laguntzeko. Amaitzerakoan, ume horren deskribapena eta egoera horietarako eman dituzten ideiak aurkeztu dituzte gelako beste taldeen aurrean.

Ikasleek emandako ideiak ume bati laguntzeko
Ideia pilo izan dituzte! Marrazkiak, eskemak... Ekintza oso aberasgarria izan da denontzat. Eman dituzten ideiak, hormirudi batean jarriko dira pasabidean.

Amaitzeko Pip txakurraren laburmetraia ikusi dugu, hurrengo ekintzei sarrera emateko. 



Nahual elkartearekin txakurterapia saioa: HH 4 eta 5 urtekoek, eta LH 1. 2. eta 3. mailako ikasleek, emozioen ginkana bat egin zuten Nahual elkarteko Sheila, Amaia eta euren txakurrekin. Dinamika honen bitartez autoestimua, enpatia, konfiantza eta talde lana sustatu ziren besteak beste. 
Asko ikasi genuen eta primeran pasa genuen! Eskerrik asko!





Zuzenak taldearekin kirola egiten: LH 4. 5. eta 6. mailako ikasleek, gelako sentsibilizazio saioak egin eta gero, Zuzenak Fundazioko Jon Mikel eta saskibaloiko jokalari batekin, kirol egokitua egiteko aukera izan zuten: Boleibol eserita, gurpildun aulkiko saskibaloia eta slaloma gurbildun aulkian. 
Zelako esperientzia polita! eskerrik asko!




Gorputz hezkuntzan ere,  egun hauetan, jolas kooperatiboak,  inklusiboak eta egokituak landu dira!

Sakontzeko / Para profundizar:
- Mugarik gabeko aniztasuna gida
- Diversidad sin barreras (guía)