2011/11/11

HH 2 URTE: UDAZKENA

Pasa den ostiralean eskola aurreko parkera atera ginen eta bertan hosto lehorrak, ezkurrak eta gaztainak bildu genituen. Honela, udazkenak dituen ezaugarri batzuk aurrez aurre ikusi genituen. Orain jasotakoa gelako kutxan daukagu gordeta.
El viernes pasado fuimos a recoger hojas secas, castañas y bellotas. Estamos trabajando "El Otoño". Ahora, lo que recogimos lo tenemos guardado en una kutxa.

2011/11/10

PIN eko KARTEL LEHIAKETA

Gabonak gertu ditugun seinale. Aurten gure ikastetxeko ikasle bat (Sahara Bendriss, 5. maila)PIN eko kartel lehiaketako  finalerako sailkatu da. Irabazlea izatea nahi baldin baduzu bozkatu egin beharko duzu. Aukeratu 7. kartela eta listo. Jarraian duzue Linka. Animo eta bozkatu!!

http://www.pin-ugp.com/portal/page/portal/PIN/P_PIN_INFORMACION/P_PIN_VOTO

Estamos de enhorabuena!! Sahara Bendriss, alumna de 5º, se ha clasificado para la final del concurso de carteles para el PIN del BEC. Si quieres que sea la ganadora deberás dar tu voto al cartel número 7.
A continuación tenéis el Link para votar. Animo eta bozkatu!!

http://www.pin-ugp.com/portal/page/portal/PIN/P_PIN_INFORMACION/P_PIN_VOTO

2011/11/09

5. MAILAKOEN IPUINAK

Jarraian ikusiko dituzue 5. mailako ikasleek Txanela proiektuko "Unibertsoa" gaiarekin idatzitako ipuin ezberdinak. Espero dugu zuen gustokoak izatea.

JOLAS EGUNA: ZAPITXOA

Orain dela urte batzuk, zenbait arazo sortzen zirela jolastokian ikusita: beti jolas berdinak zirela, liskarrak, euskararen erabilera, sexu banaketa, ume bakartiak… ; erabaki zen euren harremanak sendotzeko eta euskara indartzeko, ekintza integratzaile eta hezkidetza landu eta garatu behar zirela. Hori dela eta, aurten egitasmo berdina dugu eta astean zehar jolasaldi bat (asteazkenekoa) erabiliko dugu jolas desberdinak egiteko. LHko ikasle guztiek hartzen dute parte, batzuetan talde handian eta bestetan, txikitan banatuta.
Aste honetako jolasa hauxe izan da: Zapitxoa.
6 talde, 3 zapi... zein pasatuko da finalera? Animo!

2011/11/08

BERDETXO-1


Kaixo, Berdetxo naiz, Argitxoren lagun bat. Sarragoan bizi naiz, baina... Gorbeia eskolara etortzen hasiko naiz. Batzuk ezagutzen nauzue, ezta?
Laster nire istorioa hemen ikusteko aukera izango duzue.
Aio, lagunak!

2011/10/28

L.H 6. MAILA. PROYECTO DE LENGUA CASTELLANA

Jarraian ikusiko dituzue 6. mailako neska-mutilekin grabatutako bideo batzuk.
A continuación os presentamos unos vídeos grabados con los alumnos de 6º dentro del proyecto de lengua castellana.
Espero dugu zuen gustokoa izatea.

2011/10/26

2011/10/21

INGLESEKO BARNETEGIA

Urriaren 10etik 14ra 5. eta 6. mailako ikasleak Gasteizko Carlos Abaitua Barnetegira joan ziren ingeleseko murgiltze programaren barruan. Jarraian dituzue bertan ateratako argazki batzuk.

2011/10/19

3. ETA 4. MAILA: ZUIAKO BIRA

Urriaren 18an 3. eta 4. mailakoak Zuiako kuadrila ezagutzera joan ginen. Hona hemen han ikusitakoak:
- Murgiako zerbitzuak.
- Goiuriko artzainaren lana ezagutu.
- Goiuriko urjauzia eta behatokia.
- Domaikiako ohitura zaharrak ezagutu.
Eguerdirako eskolara etorri ginen. Eta oso ondo pasatu genuen!!

2011/06/23

AZKEN TXANGOAN DONOSTIAN

Ekainaren 16an Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak Donostiara joan ginen egunpasa.
Lehenengo Igeldora igo ginen funikularrean. Han, bertako zenbait barrakatan ibili ginen eta goiza bukatzeko laberintoaaaaaa.
Ondoren, funikularrean jaitsi eta Haizearen Orrazian bazkaldu genuen. Eta digestioa egiteko, uretara!! Ondarretako hondartzan bainua hartu genuen.
Amaitzeko, izozki goxo goxoa jan eta Gopegira.