2019/02/08

A ZER NOLAKO ARTISTAK!!!

HH 5 urteko gelan, gaiarekin lotuta, margolari batzuk  egindako erretratoak behatu ditugu. Guk gurea tenpera eta argizariekin sortu dugu.

Hona hemen gure artisten artelanak:

 


AGATE DEUNA 2019

Kaixo denoi!
Pasa den astelehenean, otsailaren 4an, AGATEA DEUNA ospatu genuen. Eguraldi hotza, astelehena eta erorketak izan arren... oztopo guztiak gainditu eta ohitura zaharrak mantentzeari ekin genion pozik eta indarrez!!!
Eskerrik asko parte hartu zuten guztiei: familiak,  Zentroko aitite-amonei eta langileei, Haurtzaindegiko eta Anbulategiko langileei, Artzegi tabernakoei, Udaletxeko langileei, Zigoitiko Gizarte eta Kultur Zentroko langileei ... bihotz bihotzez mila esker!!! Hamaiketako ederra hartu genuen!













2019/02/05

BOOMWHACKERS INSTRUMENTUEKIN TREBATZEN






Zer dira Boomwhackers-ak?  Musikan erabiltzen diren instrumentu batzuk dira objektu edo gorputzeko zati baten kontra astindu ezkero soinua sortzen dutenak. Soinuen altuera, erritmoa eta pultsoa lantzeko aproposak dira besteak beste . Ea ezagutzen duzuen zein abesti jotzen ibili garen!!

LARRIALDI SIMULAKROA


    LARRIALDI SIMULAKROA: Hezkuntza Sailaren araudiak Arriskuen Prebentzioren inguruan agintzen duen bezala, azteartean, otsailaren 5ean, larrialdi simulakroa burutu genuen Gorbeia eskolako Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan. Horretarako, larrialdi plana martxan jarri genuen eta oraingo honetan, ebakuazio bat gauzatu genuen.


      SIMULACRO DE EMERGENCIA: Tal y como marca la normativa del Departamento de Educación en relación a la prevención de riesgos, os hacemos saber que el martes, 5 de febrero, realizamos un simulacro de emergencia en Primaria e Infantil. Para ello, pusimos en marcha el plan de emergencia y llevamos a cabo una evacuación del centro.


2019/02/01

LH 1. MAILA. DINOSAUROEN GARAIAN

Dagoeneko lehen bidaia egin dute 1. mailakoek Denboraren makinarekin: DINOSAUROEN GARAIA!!!

Asko ikasi dute Dinosauroei buruz. Ikerketa handia egin dute, sumendia nola egiten da ikusi dute, txoko txuria, dinosauroei buruzko ipuinak irakurri, Arkeologo lana eta Dinosauro Bilduma zein haiek dauden maketa egin dute.


TXOKO TXURIA


DINOSAURO BILDUMA

EZETZ AURKITU DINOSAUROAK GURE MAKETAN?!





2019/01/31

FERGAL SUTAN DAGO

Begira, begira lagunak! Begira zeinen ongi ikasi dute irakurtzen eskolako txikitxoek! Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek FERGAL SUTAN DAGO audio-ipuin hau prestatu dute haserre gaudenean lasaitzako trikimailuak ikasteko. Ikusi, ikasi eta gozatu!!!



2019/01/30

OTSAILAK 4, AGATE DEUNA

Kaixo familiak:

Otsailaren 4an, astelehena, Agate deuna ospatuko dugu. Ikasle guztiek makila behar dute kantatzeko... beraz, ekarri lehen bait lehen, entseguetan erabiltzeko.

Haurrak baserritarrez jantzita etortzea eskatzen dizuegu.

Goizeko 10:30etan denok elkarrekin eskolako patioan kantatuko dugu.
Ondoren, bi taldetan banatuko gara:

            -Haur Hezkuntzakoak haurreskolara eta osasun etxera joango dira abestera.
            -Lehen Hezkuntzakoak udaletxera, eguneko zentrora eta Artzegira joango dira abestera.
             Eguerdiko 11:30etan berriz elkartuko gara denok eskolan elkarrekin kantatzeko eta eskainitakoa jateko.

Gonbidatuta zaudete parte hartzen.
Agur bero bat,                                      
Irakaslegoa
  
                                                                                    Gopegin, 2019ko urtarrilaren 23an


Estimada familias:

El día 4 de febrero, lunes, celebraremos Santa Agueda. Tod@s l@s alumn@s necesitan un palo para cantar… Si lo traéis pronto también lo utilizarán en los ensayos.

Os pedimos que mandéis a l@s niñ@s vestid@s de baserritarras.
A las 10:30 nos juntaremos tod@s en el patio para cantar.

Después nos separaremos en dos grupos:
-L@s de E. Infantil cantarán en el patio de la escuela infantil y en el consultorio.
-L@s de Primaria cantarán en el Ayuntamiento, Centro de día y Artzegi.

A las 11:30 nos volveremos a juntar tod@s en el patio para cantar y degustar lo que nos hayan ofrecido.  

Estáis invitad@s a participar con nosotr@s
Un saludo,                                                      
El profesorado

                                                                                                           En Gopegi, a 23 de enero de 2019 



2019 - 2020 IKASTURTERAKO MATRIKULA



Kaixo familia:
         Dakizuenez, urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartean zabalduko da, datorren ikasturterako izena emateko epea IKASLE BERRIENTZAT.

         Izen ematea, eskolan egingo da 9:30etatik 11etara eta 16:30etatik 17:00etara edo online aukera ere badago.

         Ate irekiaren eguna, datorren ostegunean, urtarrilaren 31an izango da, arratsaldeko 16:45etatik 18:00etara.



 




Hola familia:
         El plazo de matrícula para el próximo curso se abrirá del 28 de enero al 8 de febrero para EL  ALUMNADO- NUEVO

         Las matrículas nuevas se  pueden hacer on-line o en el centro de 9:30 a 11 y de 16:30 a 17:00 de la tarde.

          El día de puertas abiertas será el próximo jueves, día 31 de 16:45 a 18:00 horas.
        
Zigoitia, 2019ko urtarrilaren 22an               
                                                        
Zuzendaritza Taldea/Equipo Directivo

2019/01/25

JOLAS GAITEZEN DENOK

Haur hezkuntzan hilabetearen azken ostiralean patioan euskaraz  jolasteari ekingo diogu eta gaur,  euria izan denez, ez dugu nahi izan ekintza atzeratu eta kiroldegian hasiera eman diogu ekintzari. Bolondresekoa dela, esan behar da, eta bakarrik nahi duten ikasleek parte hartzen dute, besteak jolas librean dabiltzaten bitartean. Gaurko jolasak HARRAPAKETA arlokoak izan dira:

  •           Zapia hartu (baina zenbakiak erabili beharrean animaliak erabili ditugu)
  •           Kolorea: Erdikoak esaten duen kolorea ikutu behar harrapatua izan baino lehen. 
  •    Geldi. Harrapatua izan baino lehenago Geldi esan eta estatua bezala mantendu norbait gure hanka tartetik pasa arte.



2019/01/22

ARGI MAHAIA


Argi mahaia urtarrilean erabiltzen hasi gara HH 4 urteko gelan modu sistematiko batean. Gaiarekin lotura dituzten ekintzak eta esperimentatzeko proposamenak asteartero egiten ditugu eta arrakasta handia du, ikasten dugulako modu ludiko batean, giro goxoan eta batez ere esperimentazioaren bidez. Eta badakizue, errazagoa da ahaztea entzun duguna ikusi duguna baino, eta errazagoa da ahaztea ikusi duguna sentitu duguna baino.