2019/01/25

JOLAS GAITEZEN DENOK

Haur hezkuntzan hilabetearen azken ostiralean patioan euskaraz  jolasteari ekingo diogu eta gaur,  euria izan denez, ez dugu nahi izan ekintza atzeratu eta kiroldegian hasiera eman diogu ekintzari. Bolondresekoa dela, esan behar da, eta bakarrik nahi duten ikasleek parte hartzen dute, besteak jolas librean dabiltzaten bitartean. Gaurko jolasak HARRAPAKETA arlokoak izan dira:

  •           Zapia hartu (baina zenbakiak erabili beharrean animaliak erabili ditugu)
  •           Kolorea: Erdikoak esaten duen kolorea ikutu behar harrapatua izan baino lehen. 
  •    Geldi. Harrapatua izan baino lehenago Geldi esan eta estatua bezala mantendu norbait gure hanka tartetik pasa arte.