2019/03/18

ZENTZUMENAK PIZTEN

Zentzumenen gaiarekin batera ekintza desberdin batzuk proposatu dizkiegu 3.mailan zentzumenak pizteko.Adibidez, ukimena lantzeko poltsa itsu batean objektuak sartu eta beraiei asmaraztea eskatu diegu bertan  ikusten zutena.,ikusmena patioan egin dugun altxorraren jokoaren bitartez, talde lana uztartuz bi taldetan banatu dira eta azkenengo froga gainditzeko talde bakoitzak lortu duen azkenengo pista amankomunean jarri behar zuen.  Dastamena jakiak dastatzen eta gero mingaineko zein lekutan antzematen zuten zaporea margotuz.















2019/03/13

NEGUKO AZOKA

 Martxoaren  6 an hirugarren mailakoak neguko azoka ospatu genuen gimnasioan. Etxetik guk prestatutako jakiak ekarri genituen, gelan eskulanak egin genituen eta baita etxean geneuzkan jostailu batzuk saldu genituen besteak beste. Oso ondo pasa genuen guztia prestatzen eta egunean bertan saltzaile lanetan. Mila esker azokan parte harte zenuten guztiei eta orain gure txanda da beste azoka bat ezagutzeko.














2019/03/11

GOPEGIKO MAKETA


Haur Hezkuntzako 5 urteko gelan ”Herria” gaia landu dugunez, Gopegiko maketa burutu dugu.

Bai polita geratu zaigula!!!




MARTXOAK 8


Kaixo familiak!

Dakizuen bezala, pasa den ostirala, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen. Gure eskolan Hezkidetza urte osoan zehar lan egin arren, aste osoan zehar "Emakumea eta Kirola" espezifikoki landu genuen. Geletan gaia jorratzeaz gain, gure txoko morea apaindu genuen eta martxoaren 7an gonbidatu bereziak izan genituen:

Como sabéis, el pasado viernes, 8 de Marzo, fue el Día Internacional de la Mujer. Aunque en la escuela trabajamos Coeducación durante todo el año, durante toda la semana trabajamos de manera específica "Mujer y Deporte". Además de trabajar el tema elegido en el aula, el jueves 7 de Marzo, tuvimos unas invitadas muy especiales:


  • Haur Hezkuntzan: Olaia Zuberogoitia (Ekitazioa)
  • LH 1. zizklo: Maider Unda (Borroka librea)
  • LH 2. zizklo: Ainhoa Belakortu (Errugbia)
  • LH 3. zizklo: Irati Anda (Eskalada)




  •  




    Oso interesgarria izan zen! Eta oso gustora ibili ginen! Eskerrik asko Olaia, Maider, Ainhoa eta Irati!!! Eutsi gogor!!!

    Hurrengo egunean, Greba Feminista egiteko deialdia egon zen. Eta Eskolan, bat egin genuen feminismoarekin. Batzuek, Greba egin genuen kalean aldarrikatzeko eta beste batzuk eskolan gelditu ginen lan esparruan ere aldarrikatzeko. Egun horretan, Ipuinak, pelikulak eta bideoak ikusten eta haiei buruzko hausnarketak egin genituen. Txoko morea apaintzen bukatu, karaoke feminista, hainbat tailer eta pankartak egin genituen.





    Hemen uzten dizkizuegu, oso interesgarriak diren bideo batzuk... apur bat hausnartzeko. Datozen belaunaldiak benetazko aldaketa eman ahal izateko FAMILIAK ZEIN HEZITZAILEOK DUGUN ARDURAZ JABETZEKO... IKUSTERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU.

    Aquí os dejamos algunos interesantes vídeos ... un poco de reflexión. Os invitamos a verlos pues tanto LAS FAMILIAS COMO LXS EDUCADORXS TENEMOS UNA GRAN RESPONSABILIDAD para que las futuras generaciones VIVAN en IGUALDAD.

    ZUHAITZAK LANDATZEN

    Eguraldi ezin hobea daukagu! Goazen zuhaitzak landatzera!
    Orain dela urte batzuk ereindako ezkurretatik, haritzak hazi dira eta leku aproposean landatu ditugu ea handi handiak egiten diren!

    Aprovechando el maravilloso tiempo, ¡¡¡vamos a plantar unos árboles!!!
    Las semillas que plantaron otrxs alumnxs en su día, han dado su fruto y han crecido unos pequeños robles. Los hemos llevado un sitio más apropiado a ver si consiguen hacerse muy grandes.


     


     

     




    OINEKIN MARGOTZEN


    Oraingoan gure txikiak bere oinekin esperimentatzen ibili dira eta artelan ederra margotu dute. Bukatzerakoan txukun-txukun ibili dira oinak garbitzen. Hori bai , etxean ere lana edukiko dute tintatutako arropak garbitzen!!!!!

    En esta ocasión nuestrxs pequñxs, han estado experimentando con sus pies y han realizado una preciosa obra de arte. Al terminar se han estado limpiando los pies. Eso si, trabajo van a tener en casa para limpiar las ropas tintadas!!!!!




    2019/03/02

    INAUTERIAK 2019

    Ieup! 
    Atzo inauteriak ospatu genituen eskolan. Aurten musika mota ezberdinak izan da gaia. A zer nolako erritmo eta martxa!!! Izugarri ondo pasa genuen!!!

    Mila mila esker familiei mozorroekin laguntzeagatik eta txokolate gozo horrengatik!!!

    HH 2 eta 3 urtekoak: PUNKIAK



    HH 4 eta 5 urtekoak: HIPPIAK 



    LH 1. eta 2. mailak: RAPEROAK




    LH 3. eta 4. mailak: REAGGE / BATUKADA



    LH 5. eta 6. mailak: ROCKEROAK




    Eta bukatzeko..... DENOK DANTZA EGITERAAAA!!!!