2019/01/01

 

HAUR HEZKUNTZAKO ASANBLADAK

Kaixo lagunak, aurreko ostiralean ASANBLADA egin genuen Haur Hezkuntzan. Orain arte ezin izan dugu egin baina ostiraletako ohitura zaharra berreskuratu dugu! Elkarrekin abestu, astean zehar gertatutako gauzak kontatu, eta ogia jan genuen. 

El viernes pasado recuperamos en Infantil la ASANBLADA. Hasta ahora no habĂ­amos podido hacer, pero hemos vuelto a juntarnos a cantar, contar lo que ha pasado durante la semana, y comer juntos pan antes de salir a jugar al patio. 










2018/12/26

MASAJEAK EMATEKO OLIOA EGIN DUGU

HH 4 urteko gelan masajeak emateko olioa egin dugu. Hona hemen jarraitu dugun prozesua:

1.- Izpilikua moztu gure baratzetik
2.- Olibazko olioa bota kristalezko bote batera eta ondoren izpilikua sartu bote berean. Tapa ipini.
3.- Hilabete osoa utzi kanpoan, eguzkiaren eta ilargiaren argia hartzen.
4.- Hilabetea pasa ondoren, tutu batekin botila txikitxoetara pasa eta etxera eraman.
5.- Masajea eman etxean. Horretarako abesti berezi bat erabiltzen dugu eta hemen entzun dezakezue.




OLENTZERO, MARI DOMINGI, ASTOA ETA.... GABONETAKO JAIALDIA!!!


Aurten ere Olentzero eta Mari Domingi bisitan etorri dira. Asto eta astozaina eta guzti !!! Oso zintzoak izan garenez, opari asko utzi zizkiguten. Eta betiko moduan, bisitaldia zoragarria izan zen!








 






Ikastola bisitatu eta gero, herriko frontoian, gure bikote artistikoarekin hasita... sekulako festa eskeini genien haiei eta familiei. Mundiala!!! 



Zelako pozik zeuden!!!


Denetarik egon zen! Dantzak....












Bertsoak ...






Honaino dena kontrolpean baina ... momenturen batean... eskuetatik ihes egin zitzaigun eta irakasleak musikaren magiagatik kutsatuta...



Beno, guzti-guztiak ez... baten bat zintzoa zelaren planta egin zuen... hemen dago froga!!! 


En fin Serafin! Benetan ongi pasa genuen eta gure gonbidatuek pozik ekin zioten aurrean zuten lanari.





2018/12/19

OLENTZEROREN BILA


HH4 eta 5 urtekoak Legazpira joan gara, Plentzeroren etxera. Han ikusi dugu Olentzero ikaskina izanik nola osatzen duen txondorra ikatza egiteko eta horretarako zuhaitzak moztu beharrean Lepatzen dituela, udaberrian berriro ateratzeko adarrak. Burniola ere ikusi dugu eta Napoleon astoa mendian dagoela esan digute, Mari Domingirekin batera dena prestatzen. Olentzero!!!! Ondo jokatu dugu, beraz guri ikatzik ez ekarri.





2018/12/16

LH 1. MAILA. DENBORAREN MAKINA

Kaixo familiak!

Aurten LH 1. mailakoak Historian murgilduko dira Fermin, Maddalen eta aitonarekin. Hauen birraitonaren ametsa bete ahal izateko (Historiaren museoa egitea) talde-lana izugarria egin dute eta Historian zehar bidaiatu ahal izateko DENBORAREN MAKINA egin dute. Begira zelako makina itzela sortu dute!!!