2018/12/26

OLENTZERO, MARI DOMINGI, ASTOA ETA.... GABONETAKO JAIALDIA!!!


Aurten ere Olentzero eta Mari Domingi bisitan etorri dira. Asto eta astozaina eta guzti !!! Oso zintzoak izan garenez, opari asko utzi zizkiguten. Eta betiko moduan, bisitaldia zoragarria izan zen!








 






Ikastola bisitatu eta gero, herriko frontoian, gure bikote artistikoarekin hasita... sekulako festa eskeini genien haiei eta familiei. Mundiala!!! 



Zelako pozik zeuden!!!


Denetarik egon zen! Dantzak....












Bertsoak ...






Honaino dena kontrolpean baina ... momenturen batean... eskuetatik ihes egin zitzaigun eta irakasleak musikaren magiagatik kutsatuta...



Beno, guzti-guztiak ez... baten bat zintzoa zelaren planta egin zuen... hemen dago froga!!! 


En fin Serafin! Benetan ongi pasa genuen eta gure gonbidatuek pozik ekin zioten aurrean zuten lanari.