2013/02/05

EUSKARAREN EGUNA (1. atala)

Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen. Honekin batera, manifestu bat irakurri eta euskararekiko konpromiso ezberdinak hartu genituen. Hona hemen Berdetxok irakurritako manifestua.

El día 3 de diciembre celebramos el día internacional del EUSKARA. Berdetxo leyó un manifiesto y los profesores/as junto con los alumn@s nos comprometimos una vez mas a vivir la vida en euskera.

GORBEIA ESKOLA taldeko ikasle eta irakasleok...
... Euskaldun gisa agertu nahi dugu eskolan eta Euskaraz normaltasun osoz bizi nahi dugu.
... Euskaraz bizitzeko eskubidea eta beharra aitortzen dugu.
... desberdintasun guztien gainetik Euskarak batzen gaitu.
... Euskararentzat garrantzitsuak gara Euskara guretzat garrantzitsua delako.
... Euskara bizi dadin eguneroko jarduna behar duela jakinda, edonon, edozeinekin, edozertaz... Euskaraz arituko gara.
... gure biloben biloben bilobek amari “Ama” deitzea nahi dugu.
... Euskarak bere aldeko ekintza eta egunik behar ez izatea nahi dugu.

Ordura arte geure gogoz EUSKARAZ arituko gara...eta ZU?