2018/02/21




MARTXAN DA AUZOLANA!

Eskola garbi mantentzea denon ardura delako eta garbitzaileen lana errespetatzen dugulako, AUZOLAN TALDEAK martxan dira. Hasteko, komunen txukuntasuna mantentzeko lanari ekin diogu. Egunero, ikasle bikote bat arduratzen da. Behar izanez gero, erratza prest dutela, komunak nola dauden begiratu eta erregistro koadernoan idazten dute.