Gora
San Prudentzio!!
Aurtengoan,
aspaldiko partez, Prudentzio Deunaren eguna ospatu dugu berriro
eskolan. Egun garrantzitsua izanik, gure Berdetxok ere ez zuen gure
jaia galdu nahi eta bisitan etorri zaigu. Goizean Haur Hezkuntzako
asanbladara etorri da Euskaraz hitz egiteko egin dugun ahaleginagatik
zoriontzera. Eta arratsaldean ere, danborradaren ostean gurekin egon
da eta gaileta goxo-goxoak oparitu dizkigu.
Gora
San Prudentzio eta gora Berdetxo!