2020/03/11

GUZTION ARTEAN BERDINTASUNA LOR DAITEKE

Gaur, jantokiko begiralea den Nuria Amezkuak prestatu du ikastarotxo txiki bat taekwondoaren inguruan, martxoak 8 Nazioarteko emakumeen eguna zela eta "Jantokian ere ahobizi gara" kanpainaren barruan.  Ikastaro honetan jantokiko erabiltzaileek berak irabazitako dominak, bere ibilbideko argazki batzuk, Taekwondo egiteko materiala, arauak,... ikasteko eta ikusteko aukera izan dute. Emakumezkoen edo gizonezkoen kirola ote denaren inguruan eztabaida prestatu du, eta praktikatzeko saio txiki bat baita. Mila esker Nuria!!