2021/02/25

"ITSASONTZI GALDUA" antzerkia argi beltzarekin (5 urteko gelan)

Kaixo familiak!!

Haur Hezkuntzako 5 urtekoen gelan antzerki zoragari batean ibili gara lanean azken bolada honetan eta zuekin partekatu nahi dugu."ITSASONTZI GALDUA" du izena eta, bideoan ikusiko duzuenez, lan handia egin behar izan dugu hura sortzeko: atrezzoa prestatu, papiroflexia, ipuina ikasi, gure esaldiak entsaiatu, hauek grabatu, argi beltza ezagutu eta horren erabileran trebatu,... Baina, azkenean merezi izan du egindako lan guztia!


Argi beltzarekin egindako antzezpenaren BIDEOA :




Guk idatzitako eta oinarri gisa hartutako IPUINA ikusi eta irakurtzeko: "ITSASONTZI GALDUA"



Gure paperezko itsasontziak bezalako bat nahi duzue? Ba jarraitu ondorengo pausoak!