2021/05/11

FUNTSEZKOENA IKUSTEZINA DA BEGIETARA

"Nire sekretua kontatuko dizut,

bihotzarekin bakarrik ikusten da ondo:

funtsezkoena ikustezina da begietara" 

 

Antoine de Saint-Exùpery

Printze txikia

Gure Eskolak pertsona libreak heztea eta hauek askatasunez eta zoriontasunez bizitzea du helburu. Helburu nagusia haurrak autonomia eta iniziatiba izatea da, jakin-min edo kuriositate naturala mantentzea, pertsona libreak, autodidaktak eta sortzaileak lortzea, eta horri loturik baita aniztasunarekiko errespetua eta elkarbizitza bultzatzea. 

Gaur, LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, hori ospatu nahi dugu: 

ANIZTASUNAREN KOLORE GUZTIEN ASKATASUNA ETA ERRESPETUA.