Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025/11/06

TXIRIBUELTA ETA IZOZKIA... GORA 4. MAILA!!!

Kaixo, Zigoitia!
Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek, pasa den Urriaren 16an, egin genuen txangoa eta Urriaren 28an, jarduera berezia kontatu nahi dizkizuegu.
Egiten ari garen proiektuaren Ingurune eta Euskara ataletan, historian zehar gizakiok janaria kontserbatseko moduak eta errezetak ikasten ari gara. Eta Euskal Herrian Erdi Arotik XIX. mendera arte, ELURZULOAK erabiltzen genituen izotza egiteko eta jakiak kontserbatzeko. Ba al dakizue Euskal Herrian 200 bat inguru elur-zuloen aztarnak topatu dituztela?

BAAA, BAI! Eta geu Zigoitian dagoen bat ezagutzeko, ABADELAUETA ELKARTEKO Oscar eta Pablorekin geratu ginen gure elurzuloen ezaugarri zein berezitasunei buruz ikasteko. Lihoetako putzutik pasa eta azaldu eta gero, Muruako elurzuloa nola erabiltzen zen azaldu ziguten... eta urtean 250.000 kg izotz egiten zen neguan erortzen zen elurrarekin!!! Gero, Karetoki batean, karea zertarako eta nola egiten zen azaldu ziguten. Ba al zenekiten karea desinfektatzailea denik? Bakteriak hiltzen ditu!

Jarraian, Amezuako urtegi eta errota bisitatu genuen... pena da Aldaketa klimatikoa dela eta siku dago baina bertan, energia hidraulikoa lortzen zen eta gaur egun, energia garbiena da.

Hamaiketako, beno, hobeto esanda, hamabitakoa, Manurgako Txabola Handian hartu genuen eta izugarri polita da! Eta bueltan, harriagarria! IX.-X. mendeko Murabe herrixkaren aztarnak ikustera joan ginen. Baseliza bakarrik dago baina bisigodoen aztarnak topatu dira!!! Eta bidetik.... karruketa bat topatu genuen!!! Aitzinako kanikak ziren!!!

Bukatzeko, Muruara bueltatu ginen bazkaltzera! Zeinen ongi pasa genuen eta zenbat ikasi genuen!!!

Eta Urrian 28an, Elurzuloen izotzarekin egiten zuten moduan XIX. mendean, geuk, Gamarra Ostalaritza Eskolako Aitor  Etxebarria Sukaldariarekin txokolatezko eta banillazko izozkia egin genuen garaiko makinekin! Pila bat ikasi genuen eta makinak zoragarriak ziren. Izozkia oso oso gozoa zegoen!!! Eta gainera, ekarri zizkigun Gamarra Ostalaritza Eskolan egiten eta saltzen diren pasta zoragarriak!!! ZEIN HANDIA ZAREN AITOR!!!

GORA ABADELAUETA ELKARTEA ETA GAMARRA OSTALARITZA ESKOLA!!!

2023/06/01

POETAK MAIATZEAN GORBEIA ESKOLAN

Gogoetarako, introspekziorako eta laguntzarako ariketa bat da poesia. Poesia antzinatik egon da gizadian presente; idazketaren jatorritik, eta emozioak, pentsamenduak eta sentimendu sakonak komunikatzeko adierazpide gisa erabili izan direnak.

Ideia edo sentimendu bat modu estetiko eta sortzailean transmititu nahi duen arte-modu bat da, hitzen eta metaforen erabileraren bidez.

Gasteizen eta Arabako hainbat herritan "Poetak maiatzean" ekimena urtero egiten da. Horregatik, Sentitu, pentsatu eta ekin!!! proiektuaren barruan, LH 3, mailakoak bat egin dugu eta maiatzean zehar, egunero landu dugu olerki bat. Ikasle bakoitak olerki bat prestatu du eta jendaurreko irakurketa egin du, denon artean, poema horrek norberari transmititu diona komentatuz.

ENTZUN, IRAKURRI ETA GOZATU!!!
style="font-weight: bold; text-align: justify;">

La poesía es un ejercicio de reflexión, introspección y apoyo. La poesía ha estado presente en la humanidad desde la antigüedad; desde los orígenes de la escritura, y desde los que se ha utilizado como medio de expresión para comunicar emociones, pensamientos y sentimientos profundos.

Es una forma de arte que pretende transmitir una idea o sentimiento de forma estética y creativa a través del uso de palabras y metáforas.

En Vitoria-Gasteiz y en varias localidades alavesas se celebra anualmente la iniciativa "Poetas en Mayo". Por eso, dentro del proyecto Sentitu, pentsatu eta ekin!!!, 3º de Primaria nos hemos unido y durante el mes de mayo, hemos trabajado cada día un poema. Cada alumna/o ha preparado un poema y la ha leido en clase, y entre todas/os, hemos comentando lo que ese poema nos ha transmitido.

ESCUCHAD, LEED Y DISFRUTAD!!!

2022/12/02

EUSKARALDIAREKIN BAT ERE JANTOKIAN: TXISTE LEHIAKETA

        

Ez dugu aurkitu euskaraldiari bukaera emateko modu hoberik, barrez lehertu gara gaurko txiste lehiaketarekin. 


Lehiaketaren aurreko lanak egiten lagundu ziguten ikasleei ere eskerrak eman nahi diegu. Etxean txistea pentsatu , idatzi eta ahozkotasuna praktikatzen egon direnei, nabaritu zaie egindako lana eta oso txalotuak izan dira.

 

 

eta lan politta egin dituzte beste batzuk ohikoak diren jaimitoren txisteak eta horrelakoak euskarara itzultzen 

 

 Eta azken orduko inprobisazio batzuk ere izan ditugu. Denak ederrak

 

Lehiaketa hasteko bertso polita eta landua izan dugu eta bukaeran euskaraldiaren aurtengo kanta.

 Dena amaitu da parte hartzaileen diploma banaketarekin.

eta epaimahaiak zaila izan du erabakitzeko irabazleak.





EUSKARALDIA también ha tenido presencia en el comedor de Gorbeia eskola y qué mejor manera de terminar que partirse de risa con el concurso de chistes. Se ha valorado el trabajo realizado para participar y el esfuerzo que se ha hecho para traducir los míticos chistes de Jaimito y demás. Todo ello, teniendo en cuenta respetar las diferentes culturas y una mirada de respeto en cuanto al genero. Hemos comenzado con "bertso"s y finalizado con la canción de esta edición de euskaraldia, junto con el reparto de diplomas por haber participado y la deliberación del jurado que lo ha tenido muy complicado.


2022/04/07

JANTOKIKO BERBAXERKA TXAPELKETA

Jantokian martxoaren 15etik aurrera berbaxerka txapelketa antolatu dugu. Kutxa desberdinak zeuden jolastu ahal izateko. Kutxa bakoitzean hizki batzuk zeuden eta euskarazko hitzak osatu behar ziren hizki horiekin. Irabazleak Martin eta Aimar izan dira, baina eskerrak eman nahi diegu parte hartu duten guztiei.


En el comedor hemos organizado un concurso de BERBAXERKA desde el 15 de marzo hasta ahora. Hemos preparado cuatro juegos de cajitas con letras en su interior y el objetivo era lograr el mayor número posible de palabras y lo más largas posible. Los ganadores han sido Aimar y Martin, pero queremos agradecer la alta participación que hemos tenido.

2022/03/21

Lehenengo zikloa, Piraten Etxera!

Pasa den astelehenean eta asteartean, martxoaren 7an eta 8an alegia, Lehenengo ziklokoek abordaia egin zuten Pasaiako Piraten etxean.

Zoragarri ibili ziren eta oso ondo pasatu zuten. Eskolara itzuli ziren benetazko piratak bihurtuak! 

Hona hemen lortutako altxorrak!


El pasado lunes y martes, 7 y 8 de marzo, el alumnado de Primer ciclo abordó la Casa Pirata de Pasaia. 

Se lo pasaron en grande y volvieron a la escuela convertidos en auténticas y auténticos piratas.

¡Aquí tenéis una muestra de los tesoros recogidos!

2022/03/10

ZIENTZIAREN ASTEA

 Kaixo zigoitiarrak!

Pasa den hilabetean, otsailaren 7tik 11ra, Emakume eta Neskatoen Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Zientziaren astea ospatu genuen 2. mailakook. Egun bakoitzean emakume zientzialari bati buruz hitz egin genuen eta pare bat esperimentu egin genituen.

Zergatik? (Helburuak)
  • Historiako liburuetan emakumeen papera ahaztua, gutxitua edota ez ikusiarena egin delako.
  • Gure neskatilek Zientzia alorrean erreferenteak behar dituztelako.
  • Metodo zientifikoa oso egokia delako hainbat konpetentzia garatzeko.
  • Zientzia eta metodo zientifikoarekiko interesa eta jakinmina pizteko.
  • Komunikazioa eta pentsamendua antolatzeko oso jarduera ona delako.
  • Lan kooperatiboa bultzatzeko.
  • Lantzen ari ginen edukiak barneratzeko.
Ondoren, luzatu genuen aste hau eta ZIENTZIA HILABETEA bilakatu zen. Gelan egindako esperimentuetatik bat aukeratu eta bikoteka, lan taldeari ekin zioten gure neska-mutil zientzilariek familien laguntzaz.

Aurkezpen honetan aurkezten dizkizuegu egindako lan zoragarriak. Ikusi eta ikasi! Eta Zientzia gustuko baduzue... anima zaitezte eta esperimenturen bat egin!

¡Hola zigoitianas/os!

El mes pasado, del 7 al 11 de febrero, con motivo del Día Internacional de las Mujeres y niñas científicas, celebramos la Semana de la Ciencia de 2º curso. Cada día hablamos de una mujer científica e hicimos un par de experimentos.

¿Por qué? (Objetivos)
  • Porque se ha olvidado, infravalorad y/o ignorado el papel de las mujeres científicas en los libros de historia.
  • Porque nuestras niñas necesitan referentes científicos femeninas.
  • Porque el método científico es idóneo para desarrollar diversas competencias.
  • Porque es necesario despertar el interés y la curiosidad por la ciencia y el método científico.
  • Porque es una actividad muy interesante para desarrollar la comunicación y organizar el pensamiento.
  • Porque es necesario potenciar el trabajo cooperativo.
  • Para interiorizar los contenidos que estábamos trabajando.
Después, alargamos esta semana y se convirtió en EL MES DE LA CIENCIA. Eligieron por parejas uno de los experimentos realizados en clase y nuestras científicas/os se pusieron manos a la obra con la ayuda de las familias.

En esta presentación os presentamos los fantásticos trabajos realizados. ¡Mirad y aprended! Y si os gusta la Ciencia… ¡animaros y hacer algún experimento!

2022/01/19

KATU BANDA

 Ieup!

Begira begira 2. mailako ikasleek kontatu duten ipuina! Lan ederra 2. maila!!!


2021/12/13

BASOKO ELKARRIZKETAK

 Ieup!!!

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek BASOKO ELKARRIZKETAK antzezlana Gorbeia Eskolako Antzokian aukertu dute. Geuk egindako txotxongiloak protagonistak dira... ANIMA ZAITEZ ETA IKUSI!

2021/11/11

ASMAKIZUNEN JOLASA

 Kaixo denoi!

Gorbeia Eskolako 2. mailakook ASMAKIZUNAK ahoz lantzen ibili gara. Badakigunez asko gustatzen zaizkizuenez, joko bat prestatu dugu zuek jolasteko. ARAUAK IRAKURRI, ANIMA ZAITEZTE ETA JOLASTU!!!!

2021/05/20

SUKALDARIAK

 AZKEN BOLADA HONETAN, HAUR HEZKUNTZAKO 4 URTEKOAK, ERREZETA LIBURUAK AZTERTZEN ARITU GARA  ETA AUSARTAK GARENEZ, JAKIN NAHI DUZUE ZEIN POSTRE GOZOA PRESTATU DUGU? BA, HURRENGO BIDEOA IKUSI.

ÚLTIMAMENTE, LOS Y LAS NIÑAS DE EDUCACIÓN INFANTIL DE 4 AÑOS,  HEMOS TENIDO ENTRE MANOS LIBROS DE RECETAS Y DECIDIMOS HACER UNA DE ELLAS. ¿QUERÉIS SABER CÚAL? PUES MIRAD EL SIGUIENTE VÍDEO.





2021/05/03

POETAK MAIATZEAN

 Kaixo zigoitiarrak!

Maiatza heldu da, udaberria, natura, loreak, argia, alaitasuna eta ... olerkiak. Iazko olerkiekin jarraitzeko asmoz, hilabetean zehar poema idatziak, bertsoak eta poemak musikatuak landuko ditugu aurten. Hemen uzten ditu Liburutegi batzordeak baliabide batzuk poemetan murgiltzeko. Era berean, Araban zein Zigoitian olerkian inguruko ekitaldiak egongo dira. Adi egon eta anima zaitezte!

2021/02/17

HIZTEGIA IKASTEKO JOLASAK

Hiztegia euskaraz ikasteko tresna interesgarri bat aurkezten dizuegu. 5 jolas interaktibo online jolasteko edo, nahi izanez gero doan deskargatzeko tablet edo mobilean.

  • Hitziki: hiztegia ikasteko
  • Animaliak: Animaliei buruzko jolas bat da. Hizkiak deskubritzeko eta irakurtzen hasteko.
  • Esanbaki: Hiztegia eta gramatika ikasteko jolasa da.
  • Nor da? Logikako jolas intereaktiboa da, arreta, memoria eta hizkuntza garatzen laguntzen duena.
  • Txikisuper: Hiztegia, matematika eta irakurketa indartzeko jolasa da.
Klikatu irudietan eta hasi jolasten!!!







Os presentamos una herramienta muy interesante para el aprendizaje de vocabulario en euskera. 5 juegos interactivos para realizar online o para descargar en la tablet o móvil.

Hitziki es un juego para el aprendizaje de vocabulario básico.

Animaliak es un juego sobre los animales para descubrir las letras y practicar la lectura.

Esanbaki es un juego para aprender vocabulario y gramática.

Nor da? Es un juego interactivo de lógica que favorece el desarrollo de la atención, la memoria y el lenguaje.

Txikisuper es un juego para el refuerzo de vocabulario, matemáticas y lectura.

¡Clicad en las imágenes y a jugar!


2020/11/19

HHko 4 urtekoak joku matematikoekin primeran pasatzen!!

Ikasturte honetan, geometria lantzen hasteko (espazioa eta formak) joku matematiko ezberdinak prestatu ditugu taldeka aritzeko. Horien artean, sudokuak, tangram, pentominoak, deskonposaketak egitekoak...Hurrengo bideoan ikusteko aukera duzue.

En este curso, para comenzar a trabajar en grupo la geometría (espacio y formas) hemos preparado diferentes juegos matemáticos. Entre ellos están los sudokus, tangram, pentominos, de descomponer elementos... En el siguiente vídeo podéis verlos.





2020/06/12

IRAKASLEON BERTSOAK

Hona hemen irakasleon bertsoak 6. mailakoen agurrerako. Aupa 6. maila!!!









2020/06/02

MASTER TXEFITOAK

Kaixo!
2. mailakoek Errezetak landu ditugu eta Telebista saio bat sortu dugu. Anima zaitezte gure MASTER TXEFITOAK SUKALDARITZA SAIOAK IKUSTEN eta GOZATU!!!


2020/05/05

LANBIDEEN JOKOA

Ieup!
Begira zer nolako jokoa prestatu dugun 2. mailakoek! Jo ta fuego ari gara lanbideekin! Pila bat ikasten.