2022/11/18

Euskaldun gisa, zer erronka hartuko dugu euskaraldian ? / Como euskadunes, ¿qué reto nos proponemos en esta edicion de Euskaraldia?


Goiatz Urkijo (Euskaraldiko koordinatzailea) eta Kike Amonarriz (Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria): 2022ko azaroaren 18an hirugarren Euskaraldiari ekingo diogu Hitzez ekiteko garaia lelopean. Hitza delako ariketa honen langai, tresna eta helburu, herritarrak eta era guztietako entitateak aktibatu nahi ditugulako euskararen erabileran urratsak egin ditzaten, eta pandemiak suposatu duen itxialdi, geldialdi eta elkarrengandiko urruntzearen ondoren, berriro kaleak euskaraz hartzeko garaia dela uste dugulako. 
Helburu horrekin Gorbeia Eskolako maisu-maistrok eta langileok euskaraldiari baietz esaten diogu eta gonbidatzen zaituztegu gurekin euskaraz hitz egitera eta komunikatzera. Anima zaitezte! 

Goiatz Urkijo (coordinador de Euskaraldia) y Kike Amonarriz (presidente de Euskaltzaleen Topagunea): El 18 de noviembre de 2022 iniciamos el tercer Euskaraldia bajo el lema Hitzez ekin garaia. Porque la palabra es el trabajo, la herramienta y el objetivo de este ejercicio, porque queremos activar a la ciudadanía y a todo tipo de entidades para que den pasos en el uso del euskera, y porque creemos que tras el encierro, el parón y el distanciamiento mutuo que ha supuesto la pandemia, es hora de volver a tomar las calles en euskera.
Con este objetivo los maestr@s y trabajadores/trabajadoras de Gorbeia Eskola  decimos sí al euskaraldia y os invitamos a hablar y comunicaros con nosotr@s en euskera. ¡Anímaros a ello!