2019/11/09

Familientzako tailerra-Berdintasunean hezitzen

Hona hemen eskolan emango den tailerrari buruzko informazioa. ANIMA ZAITEZTE!!!



2019/11/07

Harrikrutzera irteera

Urrian LHko ikasle guztiak Harrikrutz kobazuloetara joan ginen. 
Primeran pasa genuen!!





2019/10/29

BISITA IZAN DUGU GELAN!!


File:Il lago di Como visto dai monti.JPG

KAIXO LAGUNOK!!

GAUR ARRATSALDEAN BISITA BAT IZAN DUGU GELAN.

PIETRO ETORRI ZAIGU 5 URTEKO GELARA, ITALIARI BURUZ HITZ EGITERA.
"IL LAGO DI COMO" LAKUAREN  INGURUKO AZALPENAK EMAN DIZKIGU,  LAKUAREKIN MARRAZKIAK EGIN DITUGU ETA LAKUAREN ABESTIA ERE ENTZUN DUGU.


HONA HEME ABESTIA: https://www.youtube.com/watch?v=sF19ogwhHVQ

OSO ONDO PASA DUGU!
ESKERRIK ASKO PIETRO!




2019/10/14

ZEIN EDERTO GELA BERRIAN !!



3 URTEKOAK GARA,  HEMEN  GABILTZA GELAKO ESPAZIOETAN JOLASTEN. PRIMERAN PASATZEN DUGU!!


2019/10/13

ZEIN KOLORETAKOA DA MUSU BAT?

Kaixo guztiei!

Ikasturte berriari ongi etorria emateko, Lehen Hezkuntzako 2. mailakoek audio-ipuin polit hau sortu dugu.


2019/09/19

2019 - 2020 IKASTURTE BERRIA HELDU DA!!!

Uda amaitu egin zaigu eta ikasturte berria heldu da!!! Kurtsoan zehar gurekin egongo diren irakasleak ezagutu, eta urte hauetan eskolan egon direnak agurtu ondoren, Berdetxok  berriro ere bisita egin zigun ongi etorria emateko. Ondoren txoko ezberdinak prestatu zituzten eta jolas eta ekintza ezberdinak egiteko aukera izan genuen!!!




2019/04/17

JOLAS KOOPERATIBOAK


Haur Hezkuntzako 5 urteko gelan jolas kooperatiboak martxan jarri ditugu. Jolas kooperatiboek lehiakortasun jarrerak gutxitzea bilatzen dute. Jolas aukera hauek talde giroan, balore ezberdinen lanketa ahalbidetzen dute eta ikasleei talde kolektibo izaera ulertzen laguntzen die.




2019/04/12

KORRIKA 2019

Aurten korrika ez da Zigoitiatik pasa, baina derrigorrez ospatu beharreko jaia da. Goizean, KORRIKA TXIKIA egin dugu, gure Euskararekiko konpromezua eramanez gure inguruetatik. Arratsaldean, Photocall, Txalaparta, Karaoke, pultserak eta Aurpegi-margoketa tailerrak egin genituen.

2019/04/07

HH-n ANTZERKIA lantzen


Testu mota desberdinak lantzen ditugu haur hezkuntzan: gutuna, olerkia, errezeta, ipuina,… baina bat aukeratu behar badugu ANTZERKIA esango genuke. Elkarrizketak ikasi, mozorratu, dekoratua prestatu,… une guztiei ateratzen diegu zukua.


2019/04/05

TXAKURRAK HEZITZAILE

Gaur ikasi dugu txakur batzuk lagundu diezaieketela ikasteko zailtasunak dituzten umeei. Lali oso txakur lasaia da eta Nahual elkarteko kideekin batera gaur gelara etorri da gurekin egotera. Ipuina kontatu digute eta txartel batzuek genituen, ipuinan adi adi egoteko ateratzen zirenean txartelak esateko eta orduan txartela Lali txakurraren poltsiko barruan sartzeko. Gozada bat izan da, eta asko gozatu dugu.