2022/02/24

ESPERIMENTAZIO LABORATEGIA HAUR HEZKUNTZAN

Haur Hezkuntzako gela bat esperimentazio laborategi bezala erabiltzen ari gara. Gela honetara astero HHko ikasle talde bat dator saio bat ematera eta autonomoki mugitzen dira gelatik diseinatu ditugun espazioetatik. Bertan artearekin esperimentatzeko espazio bat aurkitu daiteke, argi mahai bat argia pasatzen uzten duten elementuekin, haretokia, eraikuntzak egiteko espazioa, eguneroko bizitzako lanetan trebatzeko espazioa (zapatak lotu, arropa zintzilikatu, botoiak lotu, kristalak garbitu, iltzeak mailuarekin sartu,...), esperimentatzeko hare eta ore desberdinak (kafea, mandarina azal lehortuak, erromero eta usaindun landareekin egindakoak,...).

Gelan plastikozko jostailuak ekiditu ditugu material naturalari espazioa emateko: kokoak, kortxoak, harriak, lumak, oskolak, egurrak,...


Estamos utilizando un aula de educación infantil como laboratorio. Semanalmente todas las aulas de educación infantil tienen una sesión en este aula, por el que las alumnas y alumnos se mueven autónomamente por los espacios preparados y diseñados para tal fin: un espacio para la creatividad y el arte, otro para las tareas de la vida diaria, otro que cuenta con un haz de luz, un arenero y otro con diferentes masas y materias de experimentación (café, peladuras secas de mandarinas, plantas aromáticas,...)







2022/02/18

NAMA'S HATS

 Good morning families!

Last wednesday, on February 16th, 5 years-old pupils put on their monkey hats and performed a very beautiful theatre for us all. 

Click and watch "Nama's hats" spectacle. They are really good actors and actresses, aren't they?



Egun on familiak!

Pasa den asteazkenean, otsailak 16, 5 urteko ikasleek beraien tximino txanoak jantzi, eta antzerki ederra egin zuten 3 eta 4 urtekoen aurrean. Eta orain komunitate osoari eskaini digute.

Egin klik eta disfrutatu "Nama's hats" espektakuluaz! Aktore ederrak, bai, zuek!






2022/02/11

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an.

                                                   Gorbeia Eskolako Txoko morea

Ikasturtean zehar, eskolan, ekintza ezberdinak egingo ditugu zientzian diharduten emakumeen lana ikusarazteko eta jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua diren ustea apurtzeko.

Zuekin Link eta baliabide interesgarri hauek partekatu nahi ditugu. Egin klik, ikasi eta disfrutatu!

OTSAILAK 11-RAKO INFORMAZIOA ETA BALIABIDEAK:

ZIENTZIA ETA ESPERIMENTUAK UMEENTZAT! (FAMILIAN EGITEKO)

 Ongi etorri TXIRIMOIA IRRATIRA....


EKHIÑE, HAIZEA, IRAIA, MAIALEN ARRIETA,

MAIALEN BENGOETXEA, MAITANE eta URTZI!



Mila esker, primeran pasa dugu, eta gauza asko kontatu dizkigute. Gaur Emakume eta Neska zientzialarien Nazioarteko Eguna denez, bereziki 2. mailakoak zoriondu ditugu aste honetan esperimentuak egiten ibili direlako. 

Eta nola ez, igandean Irratiaren Nazioarteko Eguna izango denez, Txirimoia Irratiko esatari eta entzule guztiak zoriondu ditugu. Aupa Txirimoia eta Txirimoia Irratiko ESATARI ETA ENTZULEAK! ZORIONAK!

Hurrengo Gorbeia Kantuzeko abestia zein izango den ere esan digute, eta Oketa Alai Dantza taldean partehartzeko gonbitea luzatu digute. Mila esker lagunak!


IRRATSAIOA ENTZUTEKO ESTEKA/ENLACE PARA OÍR EL PROGRAMA

2022/02/07

Agate Deuna bezpera Zigoitian

 



Kaixo lagunak! Pasa den ostiralean, otsailaren 4an, Agate Deuna egunaren bezperan,, baserritarrez jantzi eta Zigoitiatik abestu genuen. Ah zer nolako sorpresa hartu genuen gizarte etxean aiton - amonekin! Beraiek guri kopla batzuk abestu eta guk gauza bera eskaini genien. 

Familia asko hurbildu ziren gurekin abestera! Eskerrik asko guztioi!


Kaixo lagunak! El pasado viernes 4 de febrero, víspera de Santa Águeda, Gorbeia Eskola se vistió de baserritarra y salió a cantar por Zigoitia. ¡Qué sorpresa la que nos dieron las/os abuelas/os en el Centro Sociocultural! Nos cantaron unas coplas que ellas/os cantaban en su juventud y nosotras/os así mismo, también les cantamos.

¡Nos juntamos muchas familias a cantar! ¡Muchas gracias a todas/os!


















2022/01/26

GORBEIA KANTUZ BADATOR !!!

Gorbeia Kantuz pasa den ostiralean izan genuen!
Hortaz, eztarriak prestatu eta kanta ederra abestu genuen Gorbeia eskolan. 


El viernes pasado se celebró Gorbeia kantuz.
Calentamos la garganta, ensayamos y cantamos todas/os juntas/os en el patio escolar. ¡Qué bonito ha sido!










2022/01/24

TXIRIMOIA IRRATIA

Eta ostiralean TXIRIMOIA IRRATIAN egon ziren...


ALAIN, EKAIN, HAIZEA, IORITZ,

JON, MAEVA eta MARTIN!


Mila esker artistak! Irratsaioa grabatzearen arazoa ezin izan dutu konpondu eta ezin dugu blogean entzun... ea laster konpontzerik dugun.

Seguimos con algún problema técnico y no podemos poner la grabación del programa. Barkaaatuu!!!!

2022/01/19

KATU BANDA

 Ieup!

Begira begira 2. mailako ikasleek kontatu duten ipuina! Lan ederra 2. maila!!!


2022/01/01

URTEKO AZKEN IRRATSAIOA

 TXIRIMOIA IRRATIKO AZKEN IRRATSAIOA!


Bai, hau izan zen 2021eko azken irrati saioa! Eta gurekin egon ziren... 

AINARA, ALAI, EGOI, GILEN, 

HODEI, MAGALI, OIHAN, eta UXUE!



Artista batzuk izan ziren, arazo tekniko pila izan genituen eta hala ere zoragarri egin zuten! Pena handia eman zigun ezin izan genuelako grabatu. 

Txirimoia irratira mezu bat ailegatu zitzaigun... ezetz asmatu nork bidali dizkigun animoak Gorbeia Kantuzen ederki abesteko?  Adi, adi!!!