2018/03/28


FERIA DE INVIERNO - NEGUKO AZOKA

3. mailako ikasleok gaztelaniako proiektu gisa, NEGUKO AZOKA prestatu genuen eskolako gimnasioan. Bertan, era askotako produktuak saldu genituen: guk prestatutako jana eta edana, eskulanak, jostailuak... 

Eskolako ikasle guztiek izan zuten zerbait erosteko aukera eta gure gurasoak ere gerturatu ziren azokara. Lan asko egin genuen baina merezi izan zuen... oso gustura aritu ginen dendari lanetan eta prozesuan asko ikasi genuen, gainera.