2018/03/28


GORBEIA ESKOLAKO KULTUR ASTEA
2018ko martxoaren 26tik 28ra

Aste labur honetan, urtero bezala, Kultur Astea ospatu dugu eskolan. Astelehenean Literaturaren eguna izan zen: goizean liburu eta diska azoka egin genuen eta arratsaldean ipuin kontaketak. Asteartean, Jolasaren eguna ospatu zen: herri-kirolak eta aspaldiko jolasak egin genituen patioan. Eta, bukatzeko, Zientziaren eguna. Gaurkoan maila bakoitzak esperimentu bat egin eta azaldu die beste ikasleei. Hiru egunetan zehar asko gozatu dugu. Eta orain... oporretara! Ongi pasa!!