2018/04/27


5. MAILA LEKEITIORA !

Pasa den astean 5.mailako ikasleak Lekeition egon ginen hiru egun pasatzen. Eguraldi zoragarria izan genuen eta oso oso ongi pasatu genuen. Trinkete aterpetxean etxean bezala zaindu gintuzten, gainera. Janaria goxo goxoa eta begiraleak oso jatorrak!

Kostaldeko herri eder honen txoko ezberdinak ezagutu genituen: hondartzak, talaia, portua, arrantzaleen kofradia, Santa Katalina itsasargia... Arraunean egiten ere irakatsi ziguten, eta mendi aldekoak izan arren, ez zitzaigun batere gaizki eman! 

Hemen dituzue egonaldiaren argazki batzuk eta arraunean zein trebeak garen ikusteko bideotxoa.