2018/04/23



Zigoititik mundura

Herrian ospatu den "Zigoititik mundura" kanpaina solidarioan parte hartu dugu Gorbeia eskolan ere. Gobernuz Kanpoko Erakunde ezberdinen proiektuen eta lan egiten duten herrialdeen berri ematera etorri zitzaizkigun. Oso interesgarria izan zen munduko txoko ezberdinetan gu bezalako haurrak nola bizi diren zertxobait ezagutzea.