2022/03/25

IPUIN-UNEA, TOPAKETA-UNEA / MOMENTO DE CUENTO, MOMENTO DE ENCUENTRO

Kaixo familiak:

Apirilaren 2an, liburuaren eguna dela aitzakiaz, zuen seme-alabekin momentu polit bat igarotzera gonbidatzen zaituztegu. Nahi duenak ipuin bat hauta dezake eta literaturaren astean taldeari kontatu nahi duzuen espazioan  (gelan, parkean, liburutegian…).

Interesa baduzue, zuen erreferentziazko tutorearekin jar zaitezkete harremanetan, eta unerik onena bilatuko genuke. Proposamen honen helburua une goxoak elkarrekin partekatzea da, irakurketa bitartekoa izanda.

Horretarako, ipuin-mota aukeratzeko gida orientagarri bat bidaltzen dizuegu, eskolan transmititu nahi ditugun baloreak  islatuko dituena. Ongi etorriak izango dira edozein hizkuntzatan ( euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz, zeinu hizkuntzaz…). 

Gonbidatzen zaituztegu parte hartzera apirilaren 4tik 13ra! Anima zaitezte!

Kaixo familias,

Con motivo del día del libro, 2 de abril, os invitamos a tener un momento de encuentro en la escuela con vuestras hijas e hijos. Os proponemos que quien quiera elija un cuento y en la semana de la literatura vengáis a contarlo al grupo en el espacio que queráis (en la clase, en el parque, en la biblioteca…).

Para participar en esta actividad podéis  poneros en contacto con vuestra tutora o tutor de referencia y buscaríamos el mejor momento para hacerlo.  

El objetivo de esta propuesta es compartir momentos disfrutando de la lectura. Os enviamos una guía orientativa para  la elección del tipo de cuento  que refleje la diversidad y los valores que nos gustaría trasladar. Serán bienvenidas las propuestas en cualquier lengua (en euskera, inglés, castellano, lengua de signos…). 

Os animamos a participar del 4 al 13 de abril. Eskerrik asko!



Gaur Txirimoiara etorri dira...


AINGERU, AIUR, AMETS, ANNE,  

IRIS, IZARBE, JOEL, PAULE eta SIRINE!


Arazotzo bat izan dugu eta hasierako aurkezpena ez da grabatu. Sentitzen dugu... baina zuzenean gauzak egiten direnean, badakizue horrelako arazoak daudela!

Eta gogoratu gaur Gorbeia Kantuz izango dugula!

Besterik gabe, hemen duzue gaurko irratsaioa! 

IRRATSAIOA ENTZUTEKO ESTEKA/ENLACE PARA OÍR EL PROGRAMA

2022/03/21

Lehenengo zikloa, Piraten Etxera!

Pasa den astelehenean eta asteartean, martxoaren 7an eta 8an alegia, Lehenengo ziklokoek abordaia egin zuten Pasaiako Piraten etxean.

Zoragarri ibili ziren eta oso ondo pasatu zuten. Eskolara itzuli ziren benetazko piratak bihurtuak! 

Hona hemen lortutako altxorrak!


El pasado lunes y martes, 7 y 8 de marzo, el alumnado de Primer ciclo abordó la Casa Pirata de Pasaia. 

Se lo pasaron en grande y volvieron a la escuela convertidos en auténticas y auténticos piratas.

¡Aquí tenéis una muestra de los tesoros recogidos!

2022/03/18

 Ongi etorri gaur Txirimoiara...


AINARA, EKHIÑE, HAIZEA, IELTXU,

IZARO, JON, MAGALI eta UXUE!!!


Primeran pasa dugu gaur Txirimoian... eta ez gara gauza batekin konturatu baina adi hurrengo irratsaioan.... bitxikeri hori jakingo dugu!!!

Asteburu ona izan eta hemen duzue irratsaioa entzuteko aukera:

IRRATSAIOA ENTZUTEKO ESTEKA/ENLACE PARA OÍR EL PROGRAMA

2022/03/15

2022/03/11

Zume bizia, eskola bizia ! Devolviéndole el color al patio

Gaur patioan botak jantzi, erremintak hartu eta gure eskolako zumeari bizia ematera atera gara 3. , 4. eta 5. mailakoak. 
Pasa den urtean eginiko estruktura mantentzeko asmoarekin, zume adar batzuk ordezkatu ditugu, gure patioari bizitza itzultzeko!
Oso gustora ibili gara lanean lokatzean. 













Hoy el alumnado de 3. , 4. y 5. de Primaria se han calzado las botas, han cogido las herramientas y han salido al patio con todas sus ganas a darle vida a nuestra estructura de mimbre, que tanto juego nos da en Gorbeia Eskola. 

¡Hemos estado muy a gusto!

Ongi etorri TXIRIMOIA IRRATIRA!!!


 JULEN, LUR, MAREN, MARKEL, 

MIKELA, NAROA, NEKANE eta OLAIA!!!

Zoragarri egin duzue!!! asmakizunak, gezurra ezkutua, pertsonaia misteriotsua, errezeta,.... mila esker! Entzun nahi al duzue?

IRRATSAIOA ENTZUTEKO ESTEKA/ENLACE PARA OÍR EL PROGRAMA

2022/03/10

ZIENTZIAREN ASTEA

 Kaixo zigoitiarrak!

Pasa den hilabetean, otsailaren 7tik 11ra, Emakume eta Neskatoen Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Zientziaren astea ospatu genuen 2. mailakook. Egun bakoitzean emakume zientzialari bati buruz hitz egin genuen eta pare bat esperimentu egin genituen.

Zergatik? (Helburuak)
  • Historiako liburuetan emakumeen papera ahaztua, gutxitua edota ez ikusiarena egin delako.
  • Gure neskatilek Zientzia alorrean erreferenteak behar dituztelako.
  • Metodo zientifikoa oso egokia delako hainbat konpetentzia garatzeko.
  • Zientzia eta metodo zientifikoarekiko interesa eta jakinmina pizteko.
  • Komunikazioa eta pentsamendua antolatzeko oso jarduera ona delako.
  • Lan kooperatiboa bultzatzeko.
  • Lantzen ari ginen edukiak barneratzeko.
Ondoren, luzatu genuen aste hau eta ZIENTZIA HILABETEA bilakatu zen. Gelan egindako esperimentuetatik bat aukeratu eta bikoteka, lan taldeari ekin zioten gure neska-mutil zientzilariek familien laguntzaz.

Aurkezpen honetan aurkezten dizkizuegu egindako lan zoragarriak. Ikusi eta ikasi! Eta Zientzia gustuko baduzue... anima zaitezte eta esperimenturen bat egin!

¡Hola zigoitianas/os!

El mes pasado, del 7 al 11 de febrero, con motivo del Día Internacional de las Mujeres y niñas científicas, celebramos la Semana de la Ciencia de 2º curso. Cada día hablamos de una mujer científica e hicimos un par de experimentos.

¿Por qué? (Objetivos)
  • Porque se ha olvidado, infravalorad y/o ignorado el papel de las mujeres científicas en los libros de historia.
  • Porque nuestras niñas necesitan referentes científicos femeninas.
  • Porque el método científico es idóneo para desarrollar diversas competencias.
  • Porque es necesario despertar el interés y la curiosidad por la ciencia y el método científico.
  • Porque es una actividad muy interesante para desarrollar la comunicación y organizar el pensamiento.
  • Porque es necesario potenciar el trabajo cooperativo.
  • Para interiorizar los contenidos que estábamos trabajando.
Después, alargamos esta semana y se convirtió en EL MES DE LA CIENCIA. Eligieron por parejas uno de los experimentos realizados en clase y nuestras científicas/os se pusieron manos a la obra con la ayuda de las familias.

En esta presentación os presentamos los fantásticos trabajos realizados. ¡Mirad y aprended! Y si os gusta la Ciencia… ¡animaros y hacer algún experimento!

 Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna / 8 de marzo día internacional de la mujer


Egun hauetan eskolan landu ditugu bereziki martxoaren 8 rekin lotutako gaiak. Korresponsabilitatearen gaian, bai ordainduak, bai ordaindu gabeko zaintza-lanak baloratu behar direla eta etxeko lanean zein kanpoko lanen arduraren banaketa azpimarratu zen. 

Guztion partetik erantzunkidetasunaren garrantzia azpimarratu genuen: zaintza - lanak emakumeen eta gizonen, erakundeen eta gizarte osoaren artean  banatu behar direla. 

Martxoaren 8 an arratsalde polita pasatu genuen  guztiok parkean "Haka" eta bertsoak abesten eta dantzatzen ikustarazteko guztiok bat garela gai honen baitan. Hemen duzue argazki batzuk disfrutatzeko!




Estos días en la escuela hemos trabajado especialmente los temas relacionados con el 8 de marzo, día internacional de la mujer. El tema principal que hemos desarrollado ha sido la correponsabilidad en las labores y trabajos, tanto de los trabajos pagados como de los no pagados. Se trata de concienciar en la importancia y necesidad de que las labores de cuidado son de todos y todas, hombres, mujeres, organizaciones y de la sociedad en general. 

El 8 de marzo por la tarde disfrutamos juntos en el parque cantando y bailando una "Haka" y un bertso en el que verbalizamos como todos y todas somos uno con este tema. 

Aquí os dejamos algunas fotos, esperamos que las disfrutéis. 

2022/03/04

GORBEIA ESKOLA, PREST! MARTXOAK 8

Hurrengo asteartean, Martxoaren 8an,  egun honetarako eskolan sortutako Haka dantzatu eta abestuko dugu. Arratsaldeko 16:10ean parkean elkartuko gara. Gurekin dantzatzeko prest al zaudete? 

Seguru gaude letra eta pausuak gogoratzen dituzuela, baina badaezpada ere hemen behean letra eta bideo bat duzue animatzen joateko.  Gorbeia eskola, prest!

HAKA

El próximo martes, 8 de marzo, bailaremos y cantaremos el baile maorí (HAKA) que creamos para este día. Nos juntaremos a las 16:10 en el parque ¿Os gustaría vivir este momento con nosotros/as?

Seguramente recordáis la letra y los pasos de este baile, pero por si queréis practicar, os dejamos la letra y este link para poder vernos en acción. Gorbeia eskola, prest!

HAKA


Peru Abarrategik sortutako bertso hau ere zuekin konpartitu nahi dugu. Martxoak 8an gurekin batera abesteko. 

Compartimos este verso de Peru Abarrategi para cantarlo este día..

Doinua: Maritzu nora zoaz

Martxoaren 8a

Gugana HELTZEAN

Aldarrikapen asko

Denon AHOTSEAN

Oroitu sukaldatu

Ta mahaia JARTZEAN

Benetako iraultza

Hasten da ETXEAN


Oharra: Asteartean , ez ahaztu morez jantzita etortzen! 

¡No olvidéis venir vestidas/os de morado el martes!