Kaixo!
Aurten, ezin izango dugu Gasteizera joan San Prudentzio Eguna ospatzera Koronabirus dela eta. Gasteiz gainera oso zigortuta egon da birus alproja honengatik. Gasteizen, beste tokietan bezala, ez dute guk ditugun lorategi ederrak haize pixka bat hartzeko, jende pila haien etxeetan sartuta daude, batzuk familian, baina beste batzuk bakarrik, edota gaixorik... Umeek ezin dute kalera atera ezta haize pixkat hartzeko ere... Eta gure mediku, erizain, auxiliarrak,.... lan eta lan...
Eh! Gasteizera joan ez baina.... zergatik zigoitiarrok ez dugu bat egiten egin den deialdiarekin?
Aurten, inoiz baino indartsuago jo ditzagun gure danborrak Gasteiztik ere entzuteko eta etxeetan dauden jende guztiari indarra bidaltzeko!!!
DATORREN ASTELEHENEAN, APIRILAREN 27an 20:30ean
Aurten, inoiz baino indartsuago jo ditzagun gure danborrak Gasteiztik ere entzuteko eta etxeetan dauden jende guztiari indarra bidaltzeko!!!
MATERIAL GEHIAGO