2020/04/21

IRRATSAIO BEREZIA: GERTUKO ETA INGURUKO IDAZLE ETA IPUIN KONTALARI

Kaixo lagunak, 
Txirimoia Irratiko Liburutegiko korrespontsala nauzue! Beti pentsatu izan dut hemen, Zigoitian, pribilegiatuak garela gure inguruan eta guretzako lan egiten duten profesionalekin!!! Hortxe dago Jon alguazila, Karol eta Inma garbitzaileak, hortxe dago Idoia udaletxean, David Artzegin, Javi sendagilea, Joseba, Txupi, Lara, Arri, eskolako irakasle eroak... zerrenda amaitezina da!!! Gaur irratsaio berezi honen bidez eta Aste Literarioa izanda, bereziki, eskerrak eman dizkiegu denon bizitza atseginago egiten duten bi laguni: 

  • DAVID MALMIERCA (Gorbeia Eskolako irakaslea eta idazlea) eta ....

  • JAVI ARBULU (Zigoitiko Liburutegiko sagutxo liburuzaina).

Gorbeia Eskolako ikasle batzuek IZUGARRIZKO ELKARRIZKETA ZORAGARRIA egin diete...  berazhartu tartetxoa, utzi esku artean duzuena eta... entzun!!!